Exo Soft
Discmaniaren oinarrizko plastiko biguna. Fabrikatzaileak berak dioenez, oinarrizko hiru plastikoetatik (Soft, Hard eta Vapor) overstableena da, malgutasun gehigarriak moldearen portaera overstablea areagotzen baitu. Grip bikaina ematen du, batez ere hotzarekin eta hezetasunarekin, eta kolpeak ondo xurgatzen ditu, jauzirik egin gabe. Bestalde, erabilerarekin pixkanaka higatzen da eta denborarekin zuzenago hegan egiten du.